June 19, 2024

Campezo k Euskadiko Enpresa Konprometituaren I. Atlasean parte hartu du

Euskadiko Enpresa Konprometituaren Atlasa ikerketa-proiektu bat da, eta euskal enpresa nagusiek beren ingurunearekin, garapen iraunkorrarekin, pertsonekin eta gobernu onarekin duten konpromisoa aztertu du. Campezok 5 izarretik 4 lortu ditu balorazio orokorrean eta gehienezko puntuazioa lortu du Karbono Aztarna, Ingurumena eta Ekonomia Zirkularrean. Ingurunearen arloan, tokiko hornitzaileekin dugun lankidetzagatik nabarmendu gara, eta Pertsonak atalean, Lan-baldintzak eta Parte-hartzea atalean.

Tokiko hornitzaileekiko lankidetza funtsezko aldagaia da Enpresa Konprometituaren Atlasean; izan ere, euskal ekonomia indartzen du, tokiko enpleguaren sorrera sustatzen du, garraioari lotutako ingurumen-aztarna murrizten du eta enpresen arteko ezagutza gurutzatuaren bidezko merkataritza-praktika etikoak sustatzen ditu. Aldagai hori neurtzeko, tokiko hornitzaileek guztizkoaren gainean duten ehunekoa baloratu da.

Pertsonen arloan, Campezo ere nabarmendu da enpleguaren egonkortasuna, garapena eta langileen parte-hartzearen eta inplikazioaren kultura sustatzeagatik.

Euskadiko Enpresa Konprometituaren I. Atlasa

Ekonomia Digital Taldeak eta Sofiver aholkularitza-enpresak bultzatutako ikerketa da, eta euskal enpresek aberastasun jasangarria sortzeko egiten dituzten ahaleginak neurtu ditu. Azterlanerako 712 enpresa kontsultatu dira, eta 47 enpresak parte hartu dute. Canpezo da parte hartu duen eraikuntza enpresa bakarra.

Euskadiko Enpresa Konprometituaren Atlasak gizarte-konpromisoaren eta iraunkortasunaren indizea ebaluatzen du, lau kategorien arabera:

A. Gobernu ona. Hor sartzen dira enpresa-etika, gardentasuna, GJHen aurreko jarrera eta zergen ordainketa.

B. Ingurumena. Monitorizatu egiten dira enpresa bakoitzaren ingurumen-politika, berotegi-efektuko gasen emisioak, energia berriztagarrien erabilera, uraren tratamendua eta ekonomia zirkularreko irizpideen aplikazioa.

C. Ingurunea. Hornitzaileen jatorria, merkatuen hedapena, egoitzaren eta ekoizpen-zentroen kokapena, gizarte-eragileekiko harremana eta euskararen erabilera hartzen dira kontuan.

D. Pertsonak. Plantillaren bilakaera, prestakuntza, lan-baldintzak, integrazioa, berdintasuna eta langileen parte-hartzea hartzen dira kontuan.

Ikusi txosten osoa +

Konpromiso iraunkorra; etorkizunaren aldeko apustua

Canpezon uste dugu iraunkortasuna bilatzea funtsezkoa dela aurrera egiteko. Inguratzen gaituen guztiarekiko erantzukizunez eta errespetuz jokatzea guztion betebeharra da. Eraginkorragoak izatea, gutxiago kontsumitzea, birziklatzea eta berrerabiltzea, hurbilen ditugun baliabideak aprobetxatzea, gure inpaktua murriztea, klima-aldaketaren aurka borrokatzea… Garapen Iraunkorreko Helburuei laguntzea.

Iraunkortasunaren balioek eta printzipioek gure negozio-eredua bultzatzen dute.

Ikusi +

 

 

Berria partekatu