AZVI, Copasa – Viuda de Sainz eta Lurpelan Tunnelling-ekin batera eraikitzen ari da tarte hori ABEEn, 85 milioi euroko zenbatekoarekin eta 48 hilabeteko egikaritze-epearekin.
Altza eta Galtzaraborda arteko tarte horren eraikuntzak bi kilometroko luzera du, eta Pasaia erdialdean lurpeko geltoki berri bat eraikitzea eta Pasaia zeharkatzen duen topoaren egungo zubibidea eraistea barne hartzen ditu.