September 15, 2024
Campezok Zumarragako Ibaiondo ibai-parkearen II. fasea amaitu du
Proiektu honekin ibai-parkeari jarraipena eman zaio – Geltoki Intermodalaren eremua Zumarragako erdigunearekin lotzen duen ardatz berdea –. Zumarragako Udalak sustatutako berrurbanizazio-proiektuaren II. fasea da, «Zumarraga, merkataritza-eredu digital eta jasangarria sendotuz» proiektuaren esparruan.
Kanpezu izan zen berrurbanizazio-proiektu hori gauzatzeko aukeratutako enpresa, eta 5 hilabeteko egikaritze-epea eta 587.619,75 euroko aurrekontua izan du (Europar Batasuneko Next Generation funtsek finantzatua).
Obraren helburu orokorren artean, ingurunea iraunkortasun-irizpideen arabera birgaitzea, azpiegiturak berritzea eta irisgarritasuna hobetzea nabarmentzen dira.