June 5, 2025

EKAINAK 5, INGURUMENAREN MUNDUKO EGUNA

Ingurumenaren Munduko Eguna ekainaren 5ean ospatzen da urtero, eta maila globalean ingurumen-arloko kontzientziazio eta ekintzarako plataforma garrantzitsuenetako bat da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak ezarri zuen 1972an, eta Nazio Batuen Ingurumen Programak (PNUMA) gidatzen du.

Urtero, herrialde ezberdin bat da ospakizunen anfitrioia, eta 2025ean, antolatzailea Koreako Errepublika da. Ekitaldiak aldaketa positiboak eragin eta gobernuak, enpresak eta herritarrak mobilizatu nahi ditu planeta babesteko. Plastiko bidezko kutsadura planetako bazter guztietara hedatzen da mikroplastiko moduan. 2025eko Ingurumenaren Munduko Egunak ekintza kolektiborako deia egiten du erronka global horri aurre egiteko.

Ekintza bakoitzak bere garrantzia du, eta Campezok Taldean etorkizun iraunkorrago batean sinesten dugu. Ingurumenaren Munduko Egunean, planetarekin dugun konpromisoa berresten dugu katilu eta botila berrerabilgarrien pack korporatibo berri batekin. Baina gure konpromisoa askoz haratago doa. Gure ustez, berrikuntzak eta ingurumen-erantzukizunak batera joan behar dute, eta plastiko birziklatuak erabiltzea asfaltozko nahasketa jasangarriak garatzeko, gure planeta zaintzeko erronkak aukera bihurtzeko lanean ari garen moduaren adibide da. Elkarrekin, eraiki dezagun mundu berdeago bat.

Berria partekatu