March 6, 2025
Campezo Taldeak bat egin du Emakunderen kanpainarekin

Campezon, beste behin ere, berdintasunarekiko konpromisoa erakutsi nahi dugu. Bat gatoz Emakundek Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko bultzatutako leloarekin: “Ni feminista naiz”. Feminismoaren balioek botere eraldatzailea dute pertsonen eguneroko bizitzan. Feminismoak gizarteari egiten dion ekarpenaren aldarrikapenarekin bat egiten dugu. Gainera, aurten bi mugarri nabarmendu nahi ditugu: Euskadin Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako lehen Legea onartu zela 20 urte bete dira, eta Beijingo Adierazpen eta Ekintza Plataformaren 30. urteurrena, munduan emakumeen eta nesken eskubideak sustatzeko planik aurrerakoiena izan dena.